Astelehena da Kalera Martxan izena emateko azken eguna

Ataria 2017ko uztailaren 7a

Tolosaldeko Ezker Abertzaleak kartzeletara martxak antolatu zituen maiatzean

Gernikatik Lakuntzara joango den martxa antolatu dute; uztailaren 26rako egun osoko jaia antolatu dute Tolosaldean.

Kalera Kalera dinamikak Udako Kalera Martxa antolatu du uztailaren 20tik 27ra. Gernikatik Lakuntzarako bidea egingo dute preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egiteko.

Martxak eskualdean ere egingo du geldialdia, izan ere uztailaren 26ko etapa Ibarran bukatuko da eta hurrengo egunean, Ibarratik Lakuntzarako bidea hartuko dute. Hori dela eta egun osoko festa antolatu dute eskualdean uztailaren 26rako. Hurrengo egunean Ibarran gosalduko dute eta Altsasura joateko autobusa hartuko dute.

Martxan izena emateko azken eguna astelehena, hilak 10, izango da eta horretarako ohiko tokietara jo behar da edo 634 00 77 12 telefono zenbakira deitu.

 

EGITARAUA

UZTAILAK 26

12:30. Villabonako Iru Aldetan egingo diote ongi etorria martxari.

14:00. Bazkaria Anoetan.

17:30. Tolosako Belaten Tolosa-Ibarra kalejira egingo dute.

19:30. 1977: Amnistiaren urtea 40 urte geroago liburuaren aurkezpena Ibarran.

21:00. Herri afaria Ibarran eta ondoren, La Jodederaren kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!