Bihar hasiko da Ehunmilak lasterketa

Ataria 2017ko uztailaren 6a

Ostiralean hasiko da Ehunmilak proba, eta Ehunmilak lasterketaz gain, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi maratoia ere abiatuko dira Beasaindik. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izango dira aurten: 1.189. Feli Insaustik orain arteko edizio guztietan Amezketan ateratako argazkiak bildu ditugu.

Ehunmilak lasterketa larunbat goizaldean –2:00ak aldera– ailegatuko da eskualdera, Zelatunetik. Bertatik Tolosara jaitsiko dira eta Jazkue Gainera igoko dira gero. Handik, Amezketara joango dira eta Larraitzetik igaro ondoren, Txindoki mendirako bidea hartuko dute korrikalariek. Lehenengoek ostiraletik larunbatera bitarteko gauean egingo dute ibilaldi hori, baina larunbat egun osoan zehar ikusi ahal izango dira korrikalariak Tolosan eta Amezketan jarriko dituzten guneetan. 

Hamasei herrialdetako korrikalariek hartuko dute parte, eta 1.500 boluntario ibiliko dira lanean hiru lasterketak egin ahal izateko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!