95 langabe gutxiago

Ataria 2017ko uztailaren 4a

Langabeziak azken hilabeteetako joerari eutsi dio ekainean eta behera egin du. Tolosaldean 95 langabe gutxiago daude martxoarekin alderatuz eta guztira %10,27koa da ekaineko eskualdeko langabezia.

Tolosaldeko ekaineko langabezia %10,27koa da, guztira 2.365 langabe daudelarik. Martxoan 2.460 langabe zeuden, %10,68, eta beraz behera egin du langabeziak.

Azken urteetako joera da hori, langabezia jaistearena, izan ere eskualdean 2015eko ekainean 2.951 langabe zeuden (%13,27) eta iaz 2.663 (%12.03).

Ekaineko herriz herriko datuei erreparatuta langabezia hainbat herritan igo da; Abaltzisketan, Adunan, Alegian, Amezketan, Gaztelun, Hernialden, Lizartzan eta Orexan, zehazki. Adunan datua esanguratsua da gainera, martxoan 7 langabe zeuden eta ekainean 15 izatera pasa dira.

Gipuzkoa osoari erreparatuta datuak onera egin du ere; ekainean 34.518 langabe zenbatu dituzte, %9,89, martxoan baino 2.953 langabe gutxiago. Joera dena den, orokorra da. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egin du behera langabeziak ekainean, batez ere, Gipuzkoan. Sektoreka, langabe kopuruak gora egin du nekazaritzan, eta behera egin du industrian, eraikuntzan eta, bereziki, zerbitzuetan. Generoka, emakume gehiago daude langabezian, lau herrialdeetan; guztira, 94.618 andre daude langabe, eta 72.589 gizon.

Martxoko eta ekaineko langabezi datuak herriz herri

  • Abaltzisketa:
    • Martxoa: 6 (%3,97)
    • Ekaina: 7 (%4,69)
  • Aduna:
    • 7 (%2,85)
    • 15 (%6,10)
  • Albiztur:
    • 4 (%2,67)
    • 4 (2,67)
  • Alegia:
    • 118 (%14,30)
    • 122 (%14,79)
  • Alkiza:
    • 10 (%5,38)
    • 8 (%4,30)
  • Altzo:
    • 14 (%8,38)
    • 11 (%6,59)
  • Amezketa:
    • 34 (%7,49)
    • 35 (%7,71)
  • Anoeta:
    • 120 (%11,89)
    • 104 (%10,31)
  • Asteasu:
    • 57 (%7,37)
    • 57 (%7,37)
  • Baliarrain:
    • 6 (%7,69)
    • 6 (%7,69)
  • Belauntza:
    • 8 (%5,88)
    • 5 (%3,68)
  • Berastegi:
    • 36 (%6,95)
    • 35 (%6,76)
  • Berrobi:
    • 35 (%11,75)
    • 30 (%10,07)
  • Bidania-Goiatz:
    • 19 (%7,01)
    • 11 (%4,06)
  • Elduain:
    • 4 (%3,39)
    • 4 (%3,39)
  • Gaztelu:
    • 2 (%2,38)
    • 3 (%3,57)
  • Hernialde:
    • 14 (%8,43)
    • 17 (%10,24)
  • Ibarra:
    • 245 (%12,09)
    • 234 (%11,54)
  • Ikaztegieta:
    • 30 (%12,82)
    • 28 (%11,97)
  • Irura:
    • 105 (%11,59)
    • 104 (%11,48)
  • Larraul:
    • 10 (%7,69)
    • 13 (%10)
  • Leaburu-Txarama:
    • 23 (%14,02)
    • 19 (%11,59)
  • Lizartza:
    • 25 (%7,62)
    • 29 (%8,84)
  • Orendain:
    • 1 (%1)
    • 1 (%1)
  • Orexa:
    • 0
    • 1 (%1,79)
  • Tolosa:
    • 1.034 (%11,19)
    • 986 (%10,67)
  • Amasa-Villabona:
    • 348 (%12,54)
    • 334 (%12,03)
  • Zizurkil:
    • 145 (%10,10)
    • 142 (%9,89)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!