Asteasun, Leaburun, Urkizun eta Larraitzen festak gaurtik aurrera

Ataria 2017ko eka. 28a, 07:56

San Pedro egunez, meza nagusiaren ondoren Asteasuko Elizmendin egiten dute Soka Dantza. MIKEL IRAOLA

Gaur eta bihar hasiko dituzte sanpedroak gure eskualdeko herri eta auzoetan. Abaltzisketako Larraitz auzoan, sanjoanak bukatuta, igandean egingo dute jai eguna.

Txupinazo baten faltan bi izango dituzte gaur Asteasun. Haurren Eguna dute eta 11:00etan haiena izango da suziria pizteko ardura. Helduen txanda 19:30ean izango da eta Asteasuko Gure Esku Dago taldeak botako du jaiak ofizialki hasteko txupina. Gaur 20:00etan suziriak eta kanpai hotsak izango dira Tolosako Urkizun festak hasteko, eta bihar, berdina egingo dute Leaburun 10:45etik aurrera.

Bihar eguerdian hamaiketakoa eta arratsaldean umeentzako jolasak egin ostean, barrikotea izango da 21:00etan, Leaburuko festen ekitaldi nagusia. Gero jaiek, larunbata eta igandean jarraituko dute.

Tolosako Urkizu auzoan ere astebururako gorde dituzte ekitaldi nagusiak. Larunbat gauean auzo afaria egingo dute eta igandean ume jolas, bolo eta toka txapelketa eta txokolatadarekin amaituko dituzte sanpedroak. Abaltzisketan berriz, larunbatean San Joan jaien azken eguna ospatuko dute eta festa Larraitz auzora aldatuko dute igandean. San Pedro Eguna ospatzeko hamaiketakoa eta trikitilariak izango baitira meza ostean.

Asteasun jaiak etenik ez du izango igandean sorgina igo bitartean. Bihar San Pedro egunean ohiturazko ekitaldiak izango dituzte, etzi erretirodunen eguna izango da eta larunbatean berriz, kuadrillena.


LEABURUKO SAN PEDROAK

EKAINAK 29, BIHAR

10:45. San Pedro jaiei hasiera emateko suziriak.

11:00. Meza nagusia. Goizean zehar argazki erakusketa egongo da.

Jarraian. Hamaiketakoa Ostatuan herritarrentzat.

16:30. Umeentzat jolasak eta ondoren, txokolate jatea.

21:00. Barrikotea. Udalak sagardoa jarriko du, eta norberak jatekoa eraman beharko du.

UZTAILAK 1, LARUNBATA

11:30. Herri krosa umeentzat.

17:00. Herriko pilota eskolako umeen arteko pilota partidak.

Jarraian. Gazteen arteko pala partidak.

Bukatzeko. Banakako pilota partida Arkaitz Esnaola eta Eneko Maizen aurka.

19:30. Pintxo potea herritarrentzat, trikitiaz alaiturik.

21:30. Herriko dantzarien emanaldia.

Ondoren. Disko festa goizaldera arte, balio anitzeko lokalean.

UZTAILAK 2, IGANDEA

10:30. Meza

12:00. Txakolin dastaketa, eta apar festa umeentzat.

14:00. Herri bazkaria eta marrazki lehiaketako sari banaketa egingo da bazkal aurretik.

18:00. Herri kirolak: Aizkoran Unai Zabala eta Kañamares, Igor Esnaola eta Alazne Etxaburuaren aurka. Txingekin, Iker Zubia eta Oier Ugartemendia. Trontzan, Oihan Arrospide eta Eneko Arrospide, Amaiur Arrospide eta Iñaki Agirrezabalagaren aurka. Lokotxak biltzen: Eneritz Ugartemendia Maialen Arrospideren aurka, eta Jone Arrospide Judith Iturriozen aurka.

 

URKIZUKO SAN PEDROAK

EKAINAK 28, GAUR

20:00. Festen hasiera, suziri eta kanpaiekin.

EKAINAK 29, BIHAR

11:00. Meza nagusia.

11:45. Hamaiketakoa.

EKAINAK 30, OSTIRALA

21:00. Mus txapelketa sari bikainekin.

UZTAILAK 1, LARUNBATA

11:30. Umeen jolasen hasiera, egun guztian zehar egongo dira jolasak.

14:00. Umeen bazkaria.

21:00. Auzo afaria, trikitilariek alaiturik.

UZTAILAK 2, IGANDEA

11:00. Sagardo eta patata tortilla lehiaketaren hasiera.

12:00. Lehiaketako sari banaketa eta dastaketa.

18:00. Umeen jolasak.

18:00. Bolo eta toka txapelketa egingo dira.

19:00. Txokolatada.

Egun guztian. Trikitilariak alaituko dute giroa.

 

ABALTZISKETAN SAN JOAN ETA LARRAITZEN SAN PEDRO

UZTAILAK 1, LARUNBATA

11:00. Ume jolasak.

15:30. XV. mus txapelketa (herrikoentzat soilik).

21:00. Herri afaria.

Ondoren. San Juan dantza eta soka dantzaren inguruko bideoa izango da ikusgai.

UZTAILAK 2, IGANDEA

Larraitzen San Pedro eguneko ospakizuna

12:30. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketako eta trikitilariak.

Arratsaldean. Berriz ere trikitilariak iluntzera arte.

 

ASTEASUKO SAN PEDROAK

EKAINAK 28, GAUR

Haurren Eguna.

11:00. Haurren txupinazoa.

Ondoren. Haurren krosa eta marrazki lehiaketa.

12:00-14:00. Haur parkea frontoian.

14:00. Umeen bazkaria.

15:00-17:00. Haur parkea.

17:30. Arkupeko Pilota Txapelketako finalak eta Gizonezkoen Pala Txapelketako finalak.

19:30. Txupinazoa. Asteasuko Gure Esku Dago taldeak botako du.

Ondoren. Kalejira txistulari, buruhandi eta Zizurkilgo erraldoiekin.

22:30. Bertso saioa, plazan.

EKAINAK 29, BIHAR

10:00. Diana.

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Elizmendin. Soka dantza eta hamaiketakoa. Eta Asteasuko pilota eskolako txapelketako finalak: Aurrebenjaminak: Unax Maioz eta Ioriz Elola. Benjaminak: Iker Izagirre eta Aimar Segurola.

18:00. Kalejira herriko musikari, buruhandi eta erraldoiekin.

22:20. Mus eta Txintxon Txapelketak, frontoian. 21:45ean, izen ematea eta 22:15ean zozketak.

22:30. Joxe Mendizabalekin erromeria, plazan.

EKAINAK 30, OSTIRALA

Erretirodunen Eguna.

11:00. Meza.

Ondoren. Hamaiketako Aitzondo elkartean erretirodunentzat.

13:00. Herri kirolak: Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena (Izeta II) harri-jasotzaileak eta Ugaitz Mugerza eta Joseba Otaegi aizkolariak.

14:30. Erretirodunen bazkaria frontoian. Telleria eta Lizaso bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.

17:30. Trikiti eta pandero eskolaren musika emanaldia.

19:15. Frontenis Txapelketako finala.

Ondoren. Kalean txaranga.

21:30. Herri afaria.

23:30-01:00. Kalean txaranga.

00:30. Nemux diskofesta, Asteasuko plazan.

UZTAILAK 1, LARUNBATA

Kuadrillen Eguna.

Goizean. Kuadrillen triki-poteoa.

14:00. Ikurrinaren ekitaldia.

14:30. Kuadrillen bazkaria.

16:30. Zezen txiki eta poneyak.

18:30. Sakatu elektrotxaranga.

23:30. Rock kontzertuak: Trini Fox, Su ta Gar eta Katez. (Gaueko autobus zerbitzua eskainiko da).

UZTAILAK 2, IGANDEA

10:45. Pilota Txapelketako finalak:

Esku pilota alebinak: Alex Zeberio - Beñat Fernandez.

Emakumeen pala alebinak: Irati Aranburu - Naroa Izagirre.

Emakumeen pala helduak.

Emakume raketistak.

11:00. Patata tortilla txapelketa.

13:00. Sagardo dastaketa: Sarasola, Etxeberria, Zabala eta Urdaira.

18:00. Herriko taldeen arteko herri kirolak.

Ondoren. Dantzaldia plazan, Errebal taldearen eskutik.

21:00. Sorginaren igoera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!