Tolosaz harago bada sanjoanik

Tolosaldeko Ataria 2017ko eka. 22a, 19:28
Musika ez da faltako San Joan festetan. IMANOL GARCIA LANDA

Abaltzisketan bihar lehertuko dira herriko festak eta lau egunez luzatuko dute euren egitaraua; Belauntzan, hiru egunetan zehar egongo da zer ospatua, bihartik aurrera.

Festaren lehertze momentua bai Abaltzisketan eta baita Belauntzan ere bihar izango da, San Joan bezperako sua piztearekin batera.

Abaltzisketan urte borobila dute, izan ere,  XXX. urteurreneko Soka Dantza berezia eskainiko baitute –biharko Ataria astekarian ohitura horren inguruko erreportajea topatuko dute irakurleek– .

Belauntzan aldiz gaua freskatze aldera, sagardo dastaketa eta urdaiazpiko mozketa izango dituzte, suan salto egin aurretik indarra hartzeko modua izango da.

SAN JOAN EGUNA

Bi herrietako festei izena ematen diona San Joan izanik, San Joan egunak egitarau zabala ekarriko du Abaltzisketan eta Belauntzan. Triki-poteoa, herri kirolak eta sagardo dastaketa izango dira besteak beste, Txindokiko magalean.

Belauntzan bestalde, umeei zuzendutako eguna izango da: tailerrak, hamaiketakoa, puzgarriak frontoian, arku tiroa... Eguna herri afaria eta musikarekin borobilduko dute.

Belauntzan igandea izango dute festei amaiera emateko eguna, saiheski jateak amaitutzat emango ditu 2017ko jaiak. Abaltzisketan hurrengo larunbatean, uztailaren 1ean, zer ospatua ere izango dute. Besteak beste, soka dantzaren bideoa ikusiko dute.

 

SAN JOAN JAIAK

ABALTZISKETA

BIHAR, EKAINAK 23

13:30. Triki-poteoa.

15:00. Bertso bazkaria.

21:30. San Joan sua.

Ondoren. XXX. Urteurreneko San Joan Dantza eta Soka Dantza berezia.

Jarraian. Bide Batez taldearen emanaldia.

ETZI, EKAINAK 24

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Erretiratuentzako hamaiketakoa. Bitartean, triki-poteoa herriko gazteen eskutik.

18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Jokin Alkizalete eta Unai Otaegi. Harri-jasotzaileak: Jagoba Otaegi eta Mikel Lopetegi Urra.

21:00. Sagardo dastaketa herriko plazan (afaria norberak eramanda): Larrarte, Isastegi, Rufino, Etxeberria, Begiristain, Sarasola, Aburuza, Zabala eta Urbitarte. Jarraian. Erromeria Obaneuke taldearekin.

EKAINAK 25, IGANDEA

13:00. IV. Aitor Toka Txapelketa (herrikoentzat soilik).

18:00. Zaldi lasterketa Amezketatik Abaltzisketara.

Ondoren. Herritarren arteko jokoak. Jarraian. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.

21:00. Barrikotea herriko plazan (afaria norberak eramanda).

22:00. erromeria Elustondo anai-arrebekin.

UZTAILAK 1, LARUNBATA

11:00. Ume jolasak.

15:30. XV. Mus Txapelketa (herrikoentzat soilik).

21:00. Herri afaria (afaria norberak eramanda).

Ondoren. San Juan Dantza eta Soka Dantzaren inguruko bideoa ikusgai.

 

BELAUNTZA

BIHAR, EKAINAK 23

19:30. Sagardo dastaketa eta urdaiazpiko mozketa, plazan.

21:00. San Juan sua eta ondoren, suziriak.

22:30. Mus txapelketa herrikoentzat, Martintxon.

ETZI, EKAINAK 24

10:00-12:00. Haurrentzako tailerrak plazan.

11:00. Meza nagusia San Juan elizan.

Ondoren. Hamaiketakoa herriko tabernan.

12:00-14:00. Puzgarriak frontoian. (2-12 urte bitartekoentzat).

15:30-18:30. Arku tiroa plazan.

16:00-18:00. Puzgarriak frontoian. (2-12 urte bitartekoentzat).

21:30. Herri afaria eta ondoren musika.

EKAINAK 25, IGANDEA

10:30. Meza San Juan elizan.

11:30. Gorriti bere animaliekin.

18:00. Toka eta ping pong txapelketa.

20:00. Saiheski jatea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!