Enirio-Aralar

[GUTUNA] Aralarren ibilgailuak legez kanpo

Edurne Huesa 2017ko ekainaren 21a

Euri zaharraren gainean ari du berria.

Aralar Parke Naturaleko araudiak ibilgailuak pistaz kanpo joatea debekatzen duen arren, herritarrek eta Aralar Bizirik-eko kideak Alotza inguruan, larreetan zehar, pistaz kanpo dabiltzan noranahiko ibilgailuak ikusten ari dira etengabe, baita Ganbo Txikiko tontorrera igo eta ardiak aurretik eramaten zituen ibilgailua ikusi ere, atzetik txakurrak eramanez, hori al da artzantza eredugarria? (bideoak Aralar Bizirikeko Facebook etiketan). Noranahi edo todoterreno ibilgailu hauek lurzorua trinkotu eta higatzearekin batera larrea kaltetzen dute.

Elkarte honek Foru Aldundia eta Enirio-Aralarreko Mankomunitateari egoera horren berri jakinarazi die eta behar diren neurriak hartzeko eskatu die, horien artean, kontrola areagotzea, basozainak gehiagotan bertaratuz eta horrelako gehiegikeriak zigortuz. Eta herritarrei arau hausteen berri jakinarazten jarraitzea eskatzen diegu, Aralar Bizirik facebooeko orriaren bidez edo landarlanelkartea@gmail.com helbidera idatziz.

Horrez gain, herritarrak deitzen ditugu bihar, ekainaren 21ean, Enirio-Aralarko Mankomunitateak Ordiziako udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 7etan egingo duen bilkurara, Enirio-Doniturrieta pistaren berri emateko.

Landarlan Ingurumen Elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!