Arantzazu eta Mirandaolara irteera

Ataria 2017ko ekainaren 21a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak irteera antolatu du uztailaren 20rako Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkilen bizi diren 60 urtetik gorako pertsonentzat. Arantzazu eta Mirandaola bisitatuko dituzte.

Goizean Arantzazura bisita gidatua egingo dute eta ondoren, meza entzun ostean, Arantzazuko hotelean bazkalduko dute. Segidan, arratsalde pasa Mirandaolara joango dira.

Irteeraren prezioa 30 eurokoa da eta uztailaren 13a da izen emateko azken eguna. 943 69 39 30 telefonora deituta. Autobusean egin beharko da ordainketa. Adunatik abiatuko da uztailaren 20an, 08:00etan eta ondoren, Zizurkil (08:15), Alkiza (08:30) eta Larrauldik (08:45) pasako da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!