Izeta II: "Txapelketa eta torneoak bakarrik ez, plaza guztiak utziko ditut"

Ataria 2017ko ekainaren 20a

Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.ak txalekoa janzteari utziko dio, baina oraindik plazetan jarraituko du maisu eta laguntzaile bezala. Joxe Anjel Sarasolarekin aritu da hizketan, Herri kiroletatik saioan.

"Etxean ez neukan esana, baina duela bi urtetik nahiko garbi nuen 50 urterekin bukatzea. Zenbaki egokia dela uste dut. Gainera, oraindik ondo bilatzen naiz, eta horregatik uzteko arrazoi gehiago. Ia garaia etorri zait uzteko. Ez txapelketa eta torneoak bakarrik, plaza guztiak utziko ditut. Aurtengoa izango da nire azken urtea. Agur moduan marka bat utzi nahi dut; marka nahiko potentea ari naiz prestatzen. Udako konpromisoak egin ondoren, iraila edo urria aldean izango da, Zarautzen. Horrekin bukatuko da nire karrera. Hori izango da nire azken eguna". Hauexek izan dira Izeta II.aren hitzak, Ataria Irratiko Herri Kiroletatik saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!