Harituz-en urteroko batzarra eta festa

Ataria 2017ko ekainaren 10a

Goizean Abastosen egindako batzarrean, orain arteko ekimenak eta aurrera begirako asmoen berri eman du Tolosaldeko bertsozaleen elkarguneak. Ondoren bertso-poteoa egin dute eta eguerdian Iurre elkartean bildu dira bazkaltzeko.

2016-2017 ikasturtean zehar, sustapenean, transmisioan eta bilketa eta ikerkuntza arloan egin diren ekintzen berri eman dute urteroko batzarrean eta datorren ikasturteari begira atal horietan egin nahi dituztenak iragarri dituzte. Barne antolaketari dagokionez asmo berriak ditu Harituz elkarguneak eta horren inguruko azalpenak eman dituzte goizeko bileran.

Bertso poteo irekia izan da ondoren, kantatu nahi duenak izena zaku batean sartu eta tabernaz taberna ateratzen joan dira.

Bukatzeko, Iurre elkartean bildu dira bazkaritarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!