Olaberria eta Larrarte, podium-ean

Ataria 2017ko ekainaren 9a

Alemanian izan dira Gipuzkoa Ogi Berri Taldeko eskualdeko bi txirrindulariak, madison modalitatean lehiatzen.

Eukene Larrarte eta Leire Olaberria Alemanian izan dira Bahnen Tournee pistako txirrindularitza txapelketa jokatzen. Madisonean parte hartu dute eskualdeko txirrindulariek, elkarrekin bikotea osatuz. Larunbatean bosgarren amaitu zuten, eta "ikasten jarraitzeko gogoz". Igandean postu bat aurreratu zuten, laugarren eginaz. Astelehenean, azkenik, hirugarren gelditu ziren, podium-era igoz.

Unai Iribar, berriro garaile

Garaipenak pilatzen jarraitzen du Unai Iribar ibartarrak, jubeniletan. Azkena Seguran lortu zuen Oriako Limousin taldeko txirrindulariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!