De Juan anai-arrebek urrezko domina lortu dute Euskadikoan

Ataria 2017ko ekainaren 8a

Iñigo De Juan eta Paula De Juan Euskadiko txapelketako urrezko domina lepotik zintzilik dutela. TOLOSA CF ATLETISMO TALDEA

Espainiako Federazioan Arteko Topaketetan Tolosa CF Atletismoa Taldeko hiru atleta joango dira, Euskadiko selekzioa ordezkatuz: Lasa eta De Juan anai-arrebak.

Euskadiko Atletismo Txapelketa Nagusia jokatu zen asteburuan Durangon. Tolosa CF Atletismo Taldetik 29 lagun joan ziren bertara. Guztien artean Paula de Juan eta Iñigo De Juan nabarmendu ziren, urrezko domina bana lortuta. Horiez gain, eskualdekoek beste bost domina lortu zituzten, zilarrezkoak: Ander Uranga, June Arozena, Eunate Martinez de Rituerto, Unai Arroyo eta Lander Gil izan ziren podiumaren bigarren koskara igotzea lortu zutenak. Tolosa CF-etik parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte, «emaitza bikainak» lortzeagatik, «are gehiago, asteburu osoan zehar izandako eguraldi kaxkarra ikusirik».

EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

Espainiako Federazioan Arteko Topaketak ekainaren 17an ospatuko dira Ciudad Realen. Tolosa CF Atletismo Taldeko hiru kide bertara joango dira Euskadiko selekzioa nagusia ordezkatzera. Proba bakoitzean atleta bakarrak osatzen du selekzioa, eta eskualdetik hiruk lortu dute zerrendan egotea.

Iñigo De Juan tolosarra 5.000 metro martxan bere marka hobetzeko intentzioarekin joango da Ciudad Realera, eta bide batez, puntu eder batzuk eskuratzera.

Paula De Juan tolosarraren proba 400 metro hesiak izango dira. 1.01eko markara gerturatzen baldin bada, Espainiako elitean sartuko da. Tolosa CF-etik azaldu dutenez, horretarako badauka ahalmena.

Hirugarren ordezkaria Maria Lasa irurarra izango da. Bere helburua 800 metrotan 2.10etik jaistea izango da. Bere taldetik azaldu dutenez, hori lortzen baldin badu, oso aurrean ibiltzeko aukera izango du Lasak.

Tolosa CF Atletismo Taldeak zorte ona eta esperientziaz gozatzea opa die.

 

EUSKADIKO TXAPELKETAKO EMAITZAK

Urrea

Paula De Juan (400m hesiak) 1.01,09 Iñigo De Juan (10 km martxa) 49.53

Zilarra

Ander Uranga (200 m) 22,41 June Arozena (5 km martxa) 27.50

Eunate M. Rituerto (altuera) 1.50 m

Unai Arroyo (5.000m) 14.46

Lander Gil (400m hesiak) 53,53

Nabarmentzekoak

Maddi Perurena (400m h) 1.06,61

Libe M. Rituerto (400m h) 1.08,93

Ander Ortiz (5.000 m) 15.25

Unai Hernandez (1.500m) 4.21

Maria Lasa (400m) 1.00,19

Izaro Perurena (400 m) 1.02,89

Julen Martin (110 hesiak) 16,16

Nora Ituarte (100m) 12,85

Maddi Lillo (100m) 12,90

Maddi Lillo (200 m) 26,69

Ainara Lakuntza (100m) 13,30

Ainara Lakuntza (200m) 27,15

Aitor Zabala (100m) 11,28

Aitor Zabala (200m) 23,76

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!