Uraren garrantziaz, taldean

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko ekainaren 7a

Agenda 21, Tolosaldea 1 1496844815664
Agenda 21, Tolosaldea 2 1496844823344
Agenda 21, Tolosaldea 6 1496844850900
Agenda 21, Tolosaldea 18 1496844930190
Agenda 21, Tolosaldea 3 1496844830637
Agenda 21, Tolosaldea 4 1496844836761
Agenda 21, Tolosaldea 5 1496844842610
Agenda 21, Tolosaldea 7 1496844857192
Agenda 21, Tolosaldea 8 1496844865683
Agenda 21, Tolosaldea 9 1496844871973
Agenda 21, Tolosaldea 10 1496844878874
Agenda 21, Tolosaldea 11 1496844884477
Agenda 21, Tolosaldea 12 1496844891187
Agenda 21, Tolosaldea 13 1496844897054
Agenda 21, Tolosaldea 14 1496844903126
Agenda 21, Tolosaldea 15 1496844909653
Agenda 21, Tolosaldea 16 1496844917085
Agenda 21, Tolosaldea 17 1496844923570

Tolosaldeko ikastetxeetako ikasleak Zerkausian elkartu dira gaur, Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan ikasturte honetan egindako lanaren berri emateko. "Aukera bikaina izan dute esperientziak trukatzeko. Gure erreka eta ibaiak zaintzea guztion ardura dela utzi dute agerian", esan du Tolosako Ingurumen Zentroko Oihana Urkolagak.

Besteak beste, uraren zikloaz, landare inbaditzaileez eta uraren azpiegiturez aritu dira gaur, Tolosaldeko ikastetxeetako ikasleak, Zerkausian. Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan ura gaia lantzen aritu dira ikasturte honetan, hainbat ikuspuntutatik, eta horren guztiaren berri eman dute. "Ikasleak euren herrietako udaletxeetara joanak dira jada euren lana erakutsi eta proposamenak egitera, eta gaurkoan Tolosaldea guztiaren ikuspegia eman dute", esan du Urkolagak. "Aitzakia izan dute elkartu eta esperientziak partekatzeko, oso interesgarria izan da", gaineratu du. Izan ere, herri batean egiten denak beste batean izango du eragina, ezinbestean, eta "denak lotura duela" ikusita, ikuspuntu orokorra ematen lagundu dute ikasleek.

Hainbat dinamikaren bidez aurkeztu dituzte ikasturtean egindako lana. LH 3mailakoek uraren zikloa irudikatu dute, ura fase guztietan zaindu beharrekoa dela nabarmenduz. LH 4koak berriz, euri zaparrada baten bidez etxeetan ura alperrik ez galtzeko aholkuak bildu dituzte Aholku Zaparrada izenpean eta LH 5ekoek bi mural egin dituzte, Ibai Hila eta Ibai Bizia. "Erreken egoera aztertu dute, uraren kalitatea eta landareak zein animaliak aztertu dituzte. Informazioa herritarrei helarazteko beharraz ohartuta, horretan aritu dira batez ere", esan du Ingurumen Zentroko kideak. LH 6 mailakoak landare inbaditzaileak aztertu dituzte hilabete hauetan. DBH 1 eta 2koak uraren azpiegiturak izan dituzte aztergai. "Iturria ireki eta ura ateratzera ohituta gaude, baina hori azpiegitura sare bati esker da hori horrela, eta hori aztertu dute. Mural batean azaldu dute", esan du. Azkenik, DBH 3 eta 4koak erreken ekosistemen inguruan aritu dira eta "ekosistema osasuntsua edukitzeak onurak besterik ez dituela ekartzen" ikasi eta erakutsi ahal izan dute.

Ingurumen Eguna

Gaur aurkeztu dituzten lanak larunbatean ikusi ahal izango dira berriz ere. Izan ere, Tolosaldea Garatzenek antolatuta Ingurumen Eguna ospatuko da Izaskunen eta bertan ikasturtean zehar egindako lan guztiak bilduko dituzte. Horrekin batera Mendi Clown ibilbide bat egingo dute eta hainbat tailer eta ezusteko egongo dira. Intujai taldeak gidatuko du ibilaldia.

Ibilbidea "erraza" dela esan du Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabalek, parte hartzaileak Izaskungo goiko aparkalekutik abiatuko direlarik, 10:30ean. 5 kilometroko paseoa izango da, 200 metroko desnibelarekin eta 2 orduko iraupena izango du. Ibilbidean Yurreamendiko bainuak eta ur jauziak ikusi ahal izango dira, hain zuzen, Iñaki Alonso Indio Amarozko espeleologia taldeko kidearen laguntzaz ezagutu ahal izango dira. Izan ere, Amarozko mendi taldeak aurkitu zituen bainu eta ur jauziak.

Mendizabalek azaldu duenez, Mendi Clown Ibilbidera gerturatu ahal izateko autobus zerbitzua antolatu dute. Autobusa Santa Klaratik abiatuko da 10:20ean eta 14:00etan hartu ahal izango da itzulerakoa. Bestalde, Lurraldebuseko eskaripeko zerbitzua ere egongo da, Ibarratik igotzeko, eta Lurraldebuseko webgunearen bidez eskatu ahal izango da.

 

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!