Garapen agentziek lankidetza hitzarmena sinatu dute, foru aldundiarekin

Tolosaldeko Ataria 2017ko ekainaren 5a

Argazkia: Tolosako Udala

2021era bitarteko akordioak "Gipuzkoa kohesionatua" du helburu.

2013an jorratzen hasitako proiektua da, eta joan den astean sinatu zuten  hitzarmena, aldundiak eta Gipuzkoa osoko hamaika garapen agentziak. Ahaldun nagusiaren kabineteak eta Ekonomia Sustapeneko sailak parte hartu zuten sinaduran, eta Olatz Peon izan zen Tolosaldea Garatzen agentziaren ordezkaria. Gainerako agentziak honakoak izan ziren: Beterri-Buruntza Udalak, Bidasoa Bizirik, Debagoienako Mankomunitatea, Debegesa, Donostia Sustapena, Goieki, Iraurgi Berritzen, Oarsoaldea, Uggasa eta Urola Kostako Udal Elkartea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen aldiz gorpuztu du gisa horretako hitzarmen bat, eta bost ardatz nagusiren gainean lan egingo dute: ardatz ekonomikoa, ardatz sozio-kultural eta instituzionala, ardatz politiko-administratiboa, ingurumen ardatza eta pertsonen garapen integralerako ardatza. Azken hori, gainera, zeharkako gaia izango da, 2021era  bitarte landu beharreko proiektuetan.

Akordioa ezinbestekotzat jo dute parte hartzaileek, lurralde politiken diseinurako. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak kapital soziala baliatuko du hitzarmena babesteko. Orkestraren laguntza izan du aldundiak, eta elkarlana du helburu, "gobernantza eredu berri baten alde".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!