Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan aritzen direnentzako formakuntza

Ataria 2017ko maiatzaren 31

Irurako eta Anoetako Udalek elkarlanean antolatu dute Maita fundazioaren bidez. Irurako gaztelekuan izango dira saioak, ekainaren 5, 7, 8, 14, 15 eta 28an, 15:30etik aurrera. Izen emateak, ekainaren 2ra arte egin daitezke Anoetako edota Irurako udaletxeetan.

Formakuntza ikastaroetan izena eman dezakete zaintza lanean ari diren eta prestazioa jasotzen dutenak. Modu hurbilean azalduko dira, beteak beste, norberaren zaintza, zainketaren antolaketa, lege eta etikari lotutakoak, lehen sorospena, mendekoarekin nola maneiatu, egoera zailei nola aurre egin, lasaitzen ikasi...

Bi udaletako gizarte zerbitzuek Matia fundazioarekin batera, autolaguntza talde bat dute, esperientziak konpartitu, zaintzaileek duten zama arindu eta egoera berdinean daudenekin konpartitu ahal izateko. Laguntza psikologikoa behar izanez gero bakarkako saioak ere antolatzen dira eta oraingoa bezalako formakuntza saioak antolatzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!