Montes, Zubillaga eta Irazu Andoainen txapeldun

Ataria 2017ko maiatzaren 30a

I. Gipuzkoako Zirkuitoko Txapelketa igandean jokatu zen, Andoainen. Bero eta haize handia egin arren, giro ederrean ospatu ziren lehiak.

Irristakako kideak nagusi izan ziren. Emakumeetan Nagore Montes; gizonezkoetan, Iñaki Zubillaga eta irristaketa egokituan Alain Irazu. Taldetik eskerrak eman nahi izan dizkie Andoaingo Udalari, antolatzaileei eta gerturatutako guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!