Mutiletan Koldo Artzelus beteranoa nagusitu zen, ezustekoa emanaz. Tolosarraren atzetik Jexux Goenaga eta Gabirondo II.a sailkatu ziren. Emakumezkoetan Ainara Otamendi ibartarra nagusitu zen, Alaitz Imazen aurretik. Alatzne Etxaburua, lehen jardunaldiko irabazlea, ez zen lehian aritu igandean.