Artolak Olaizola II.aren aurka jokatuko du

Asier Imaz 2017ko maiatzaren 30a

Ugarteko pilotalekuan, paxakako lau mailetako finalistak. TOLOSALDEKO ATARIA

Gipuzkoako herriarteko txapelketan eskualdeko ordezkari bakarra geratu da; Ugarten, paxakako finalak jokatu dira.

Iñaki Artolak Oinatz Bengoetxearen aurka jokatzeakoa zen ekainaren 10ean, Beasainen. Baina leitzarrak buruz-buruko txapela irabazi ondoren, atseden ematea erabaki du enpresak, eta bere lekuan Olaizola II.a jarri dute. Goizuetarra hurrengo kanporaketan sartzekoa zen, baina aldaketa honekin, Bengoetxea VI.a izango da final laurdenetan sartuko dena.

Asteburuan hasi zen Lau t’erdiko San Fermin Txapelketa, eta alegiarrak Lasoren aurka jokatu zuen Iruñeko Labrit pilotalekuan, 22-15 irabaziz.

Alegiatik gertu, Ugarten, pilota partidak izan ziren asteburuan; II. Paxaka Txapelketako finalak jokatu baitziren. Lau maila desberdinetan lehiatu ziren.

Zizurkil, bakarrik

Gipuzkoako Herriarteko Esku Pilota Txapelketan Zizurkil bakarrik geratu da. Eskualdeko beste ordezkari guztiak kanporatuak izan ziren final zortzirenetan: Tolosa, Asteasu, Aduna eta Altzo. Azken hauek zizurkildaren aurka galdu ondoren. Final laurdenetan, eskualdeko ordezkariek Hernani izango dute aurkari. Joaneko partidak asteburu honetan izango dira, eta itzulerakoak hurrengoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!