San Antonio egunean Aiztondotik Urkiolara

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

San Antonio eguna ospatzeko 60 urtetik gorakoentzat irteera antolatu du Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak.

Ekainaren 13an goiza Urkiolan pasako dute, Azpeitira joango dira ondoren bazkaltzera eta Orion pasako dute arratsaldea.

Irteeraren prezioa 23 eurokoa da eta izan emateak ekainaren 6a baino lehen egin beharko dira Aiztondoko bulegoetan, 943 69 39 30 telefonoan. Ordainketa autobusean bertan egin beharko da.

San Antonio egunean autobusa Larrauldik aterako da 08:00etan eta ondoren, Alkizatik (08:15), Zizurkildik (08:30) eta Adunatik (08:45) pasako da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!