Umeen atxikimendua eta Baby Lead Weaning metodoa hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko maiatzaren 29a

Gloria Urkola arduratuko da hitzaldia emateaz eta Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean izango da, ekainaren 3an, goizeko 10:30ean.

Zubimusu Ikastolak umeen heziketan eta zaintzan sakontzeko asmoz, bi hitzaldi antolatu dit MeitaMaitiekin elkarlanean. Ekaineko lehen bi larunbatetan izango dira hitzorduak. Lehenengoa, atxikimenduari eta ume-eramatearen ingurukoa izango da.

Urkolaren aburuz, “ume-eramaile bat sistema logistiko bat baino gehiago da”. “Haurdunaldin umea soinean eramaten dugu eta sistema hori da haurrak ezagutzen duena. Jaiotzen denean, jarraipen hori beharrezkoa da”, dio.

Bigarrengo hitzaldian, BLW – Baby Lead Weaning deritzan elikadura korronteaz hitz egingo da. Hau da, pure eta ahirik gabeko elikadura osasungarriaz. Ainitze Ondarra adituak metodoa zertan datzan eta nola eraman praktikara azalduko du. Aipatu metodoaren arabera, sei hilabeteko haurrei bularreko esneaz edo esne artifizialaz gain, elikadura osagarria ematen hasi behar zaie, elikagai solidoak, hain zuzen eta ez esnea ordezkatzeko baizik eta elikadura osatzeko, haurraren dieta askotarikoa izan dadin. Umea familiarekin batera esertzen da mahaian, ,janariak probatzeko eta esperimentatzeko aukera emanez. Guzti horren berri emango du Ondarrak ekainaren 10ean, Zizurkilgo Zubimusu Ikastolan. Saioa goizeko 11:00etan izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!