Bilborako deia Zelatundik

Ataria 2017ko maiatzaren 29a

Tolosaldeko Gure Esku Dagok antolatuta hainbat herritarrek galdera ikur erraldoi bat irudikatu zuten atzo eguerdian Zelatunen.

Eguraldia lagun, giro ederrean egin zuten mosaikoa eta “erabakitzeko prest” eta “ekainaren 10ean Bilbora” oihukatu zituzten.

Tolosaldean martxoaren 19an egin zen galdeketa baina Euskal Herrian erabakia gauza dadin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen dinamikak. Eta horregatik azpimarratu zuten ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde Bilbon antolatu den mobilizaziora joatearen garrantzia.  

Eskualdetik autobusak jarri dituzte eta arratsaldeko 14:30ean abiatuko dira lau tokitatik: Tolosan, Santa Klaratik; Ibarran, udaletxe zaharraren paretik; Alegian, gaztetxetik; eta Villabonan, kiroldegi aurretik. Bilbora autobusez joan nahi dutenek izena emateko aukera hemen daukatela zabaldu dute, eta lehenbailehen apuntatzeko eskatu dute, guztia ondo antolatzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!