«Gurekin alderatuta oso ongi zaudete, gure tasa %40 ingurukoa da»

Ataria 2017ko maiatzaren 25a

Bi eguneko bisita egin dute Tolosaldean Valles Orientaleko mankomunitateko ordezkariek. Ikusitako «interes handiz» jarraitu dutela dio Joan Daví Mayol kontsortzioko lehendakariak.

Nola kudeatzen dituzue hiri hondakinak zuen eskualdean?

Bartzelonako iparraldean dago gure eskualdea eta 400.000 biztanle bizi gara bertan. 42 udalerrik osatzen dute gure kontsortzioa eta herri bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Ikusi dugu hemen Tolosaldean modu egiteko modu egokia dutela bai herritarrek eta bai politikariek. Bisita txikia izan da baina informazio handia atera dugu.

Nolako neurriak hartu dituzue hondakinak balorizatzeko?

Hemen bezala gaika biltzen ditugu hondakinak eta, esate baterako, Maresme eskualdearekin batera jasotzen dugu organikoa. Gero, gure eskualdean dagoen planta batean tratatzen dugu eta konposta sortzeaz gainera gasa sortzen dugu. Elektrizitatean transformatu eta gaur egun urte betean ekoizten dugunarekin 7.000 biztanleko herri bat hornitu dezakegu. Sinesten dugu ekonomia zirkularrean.

Zenbatekoa da birziklatze tasa zuen eskualdean?

Gurekin alderatuta oso ondo zaudete hemen. Gu %40aren bueltan gabiltza. Jendeak ez du gehiegi birziklatzen eta iruditzen zaigu kontzientziatu egin behar dela eta erraza jarri behar zaiela. Hemen ikusitakoa baliagarria izango zaigu han aplikatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!