Emakume eta gizon helduen eta pentsiodunen oinarrizko eskubideen agiria

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko maiatzaren 25a

Datozen hilabete eta urteetan honakoak izango dira Tolosaldeko zein Gipuzkoako Duintasuna taldearen helburuen zerrenda.

Hainbat eskaera

Duintasuna

  • 1.080 euro. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
  • %8a aplikatuta. Eusko Jaurlaritzari pentsiodunen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eguneratu dezala, baina Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren igoera bera erabilita, hau da, legeak ezarritako %8a aplikatuta.
  • Progretsibitatea. Fiskalitatea progresibo baten aldekoak dira, pertsona heldu eta pentsionisten eskubide guztiak bermatzeko, hala beste herritar ororenak.

Segurtasun sistema eta babes soziala

  • Berrordainketa. Osasun babesaren eskubidea, publikoa, kalitatezkoa eta doakoa izatea. Berrordainketarik gabea.
  • Osasun sarea. Laguntza geriatrikoa oinarrizko osasun sarean ematea.

Etxebizitzak

  • Egokitutakoak. Etxeak eta hauetarako sarbideak egokitzeko administrazio publikoaren laguntzak.

Pentsioak bertatik kudeatu

  • Kotizazioak. Kotizazioak zaindu eta geroko kudeaketa behar bezala egiteko erarik egokiena bertatik egiten dena dela diote. «Hemen kotizatu dugu, hemen bizi gara eta hemen bermatu nahi ditugu gure pentsioak eta babes sozialaren sistema bat, gure gobernu propio batean oinarrituta». Araba, Bizkai eta Gipuzkoan lortutako 71.724 sinadura aurkeztu dizkiote jada, Eusko Jaurlaritzari Gizarte Segurantza sistema propioa eskatuz.

Parte hartzea

  • Iritzia. Adinekoei dagozkien gaietan euren iritzia aintzat hartzeko eskubidea dutela diote.
  • Onespena. Pertsona Heldu eta Pentsionisten Babes Sozialerako politika publikoek haien onespena izan behar dutela aldarrikatzen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!