Erraustegiaren aurkako eguna egingo dute larunbatean

Ataria 2017ko maiatzaren 23a

Zubietan egingo da maiatzaren 27an, larunbatean. Goizean zehar ekitaldiak egingo dira eta Ingurumen Zentrora martxa nazionala egingo da arratsaldean Gipuzkoa Zutikek deituta.

Honako egitaraua prestatu dute larunbaterako:

11:00. Ongi etorria.

11:30. Hitzaldia: "Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana" Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza.

11:30. Hitzaldia: "Errausketa eta nekazaritza", Baserria XXI taldearen eskutik.

12:30. Hitzaldia: Javier Navascuesek emango du, "Alianza Incineradora de Valdemingomez" izenarekin.

11:30 - 13:30. Haurrentzako tailerrak.

13:30. Adierazpenaren irakurketa.

14:00. Herri bazkaria: paella, postrea eta edariak. Haurrak 5 euro / Helduak 10 euro.

Zubietan aparkatzeko leku askorik ez dagoenez, oinez bertaratzea gomendatzen da.

Arratsaldean deialdi nazionala dago deituta, 16:00etan, erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa egiteko. Mendiko botak, ileordea eta mozorroak eramateko deia luzatu dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!