Aldarrikapenez beteko dute Alegia

Gazteak Kalean egitasmoak, izen bera eramango duen eguna antolatu du bihar Alegiako gaztetxean. Solasaldi, bazkari, ikus-entzunezkoen proiekzio eta kontzertuetatik haratago, herritarrak informatu eta kontzientziatu nahi dituzte.

Duela bi urtetako inauterietan, Intxurre tabernan gertatutakoa du abiapuntu egun honek. Bertan aurkitzen ziren hiru gazte atxilotu zituzten. Ondorioz, bost urtetako espetxe zigorra eta isun ekonomikoa ezarri zitzaien gazte horiei. Oraindik ordea ez da epaiketarik egin eta kalean jarraitzen dute. Beste kasu batek, aldiz, gehiago kezkatzen ditu Egoitz Garmendia (Tolosa, 1996) eta Saioa Etxegia (Ibarra, 1999) gazteak. 

Ezpala gaztetxea okupatzeko ahalegin batean gertatu zen. Tolosako udaletxearena den Limousin eraikina okupatzen saiatu zirenean, bi gazte gehiago atxilotu zituzten. Hori baino lehen, gainera, poliziak isun ekonomiko handia ezarri zieten bertan parte hartu zuten gazte guztiei. Baina, bi gaztek izan zituzten eragin handienak. “Hauei, hiru urtetako espetxe zigorra eta isun ekonomikoa ezarri zaie”. Beste bi gazte auziperatuta aurkitzen dira, beraz. 

“Hori dela eta, gazteei elkartasuna adierazi, herritarrak informatu eta bultzada ekonomiko txiki bat lortzea da helburua”, diote, eta horretarako, hilabetean "gogor egin dugu lan", diote. Maiatzaren 3an hasi ziren asanblada ireki bat antolatzen, eta horren ondoren etorri zen Gazte Eguna. Oraingo honetan, biharko, egun handia antolatu dute, “inflexio-puntu moduko bat izango dena, bultzada txiki bat emateko”. 

Alegian ospatuko da, bihar, Gazteak Kalean eguna. Biharkoa baino lehen ordea, orain arte, maiatzean, hainbat ekintza ospatu dituzte. “Guztiek ere helburu bera izan dute: informatzea”, dio Egoitz Garmendia egitasmo honetako kideak. Orain datozenetan herritarrei kontzientzia piztu nahi diegu, gazteen alde borroka egin dezaten”. 

Bihar, mahai inguru batekin hasiko dute eguna gazteek, “garrantzitsua baita Manu Azkarate eta Nekane Txapartegi presoen egoerak ezagutu, eta horien inguruan eztabaidak sortzea”, dio Etxegiak. Bestetik, Gazteak Kalean dokumentala ikusteko aukera izango da, eta “orain arte izan duen erantzun bera izatea espero dutela” adierazi dute. Azkenik, beti egin ohi duten moduan, “eskualdeko nahiz kanpoko taldeen kontzertuekin emango diogu amaiera egunari”. 

Hemendik uztailera bitarteko egitauari begiratuz gero, beste data batzuk aipatu nahi izan dituzte. Batetik, ekainaren 3an egingo den argazki masibo herritarra. “Guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera” aitortu dute. Bestetik, ekainaren 16an ospatuko den bi gazte auziperatuen epaiketa. Eta azkena, eta garrantzitsuena, epaiketa horren aurretik antolatu duten manifestazioa, “Tolosa mobilizatu nahi dugu, herritarren mugimendu handi bat nabari dadila”. Eta hori, ekainaren 10ean izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!