Tolosaldeko lau bertsolarik parte hartuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusian

Ataria 2017ko maiatzaren 16a

Aitor Mendiluze, Beñat Iguaran, Mikel Artola eta Oihana Iguaranek eman dute izena irailaren 23an Baigorrin abiatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa abenduaren 17an amaituko da BECen. Aurretik 13 saio izango dira eta 43 bertsolari lehiatuko dira.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Hori da, Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Mikel Artolaren kasua. Duela lau urteko finalistek zuzenean lortua dute txartela, tartean Aitor Mendiluzek.

Irailaren 12an egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ofiziala eta xehetasun guztiak emango dituzte bertan. Irailaren 20an berriz, aurkezpen festa egin asmo du Bertsozale Elkarteak.

2013an txapelketa Amets Arzallusek irabazi zuen, gure eskualdean, Goiatzen, jatorria duenak. Hona hemen, orain arteko txapeldunaren agurra:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!