Jaialdirako ia dena prest!

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2017ko maiatzaren 15a

Ia dena prest dago jada maiatzaren 27rako. Egun handia izango da aurtengoa eta denok, ikasle, guraso eta irakasle, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Egitaraua ikusita, inork ezingo dio muzinik egin gonbiteari.

Zentroan emango zaio hasiera festari txupinazoarekin eta ikasleen emanaldia eskainiko da Behar-Zana pilotalekuan. DBH3koek pintxoak salduko dituzte kantujiran, kalez kale, Txerminera hurbildu aurretik. Txerminen bazkari goxoa egin eta gero, ezingo da atsedenik hartu. Jolasak, eskulanak, zunba, disko festa, DBH4koei agurra, tonbola...eta beste hamaika gauza elkarrekin gozatzeko. Guztiok garelako Zubimusu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!