Zuberoako maskarada Aiztondon

Gutuna: "Eskerrik asko, lantaldearen izenean"

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 15a, 11:33

Aiztondoko Maskaradak izeneko lantaldeak, ekimenari amaiera eman ondoren balorazioa egin du eta honako gutuna egin du publiko:

Jada joan dira Aiztondoko maskaradak. Iristeak denbora pixka bat hartu zuen arren, buelta azkarra izan da. Alta, bi eguneko festa zoragarri bat utzi digu egindako bideak.

Jende askok jardun duzue gurekin lanean asmo honetan eta behar bada banan-banan eskertzea litzatekeen arren dotore edo egokiena, ziur aski ez genuke asmatuko. Bat baino gehiago ahaztuko genuke!

Beraz gure lantaldearen partez eskerrik zintzoena bidali nahi dizuegu lerro hauen bidez. Aparraldi eta gozaldi bikain bat bizi izan dugu eta zurikeriarik gabe, zuei eskerrak ere izan da: lantaldea, Zuberoako Jauna Elkartea, Pettarrako arizale eta antolatzaileak, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea, udalak, eskolak, udaletako langileak, kultur asteetako jendea, musikariak, bertsolariak, Udalbitza, Xiberoko Botza Irratia, Ataria, Aiurri, Garaibieko Bordaxar ... Batera edo bestera, zu edo zuek: banako andana bat.

Poz handia sentitu dugu; aiztondoar sentitu gara, esker on asko jaso dugu, Euskal Herriko historia, usadio, etnografia eta besteak beste hizkuntzan barrena bidaia zoragarri bat egin dugu ... Lehen esan bezala zuen lana edota laguntzari esker ere bai.

Seguru asko ez dugu denean asmatu, baina gauza baten behintzat asmatu dugu: ikusi eta bizi izan dugu, pertsonak mugitzen garenean gauza politak egiteko gai garela.

Agur beraz, eta eskerrik asko berriro. Aiztondoko maskaradak lantaldea.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!