Muskerraren bidera erakusten duen mugikorretarako aplikazioa aurkeztu dute Asteasun eta horrekin batera igandean, maiatzaren 21ean, egingo duten Muskerraren eguna. Bernardo Atxaga bere jaioterrian izango da azalpenak ematen eta horrekin batera I. Iturri bueltako apustua egiteko asmo dute. Azalpen horiek jaso ditugu gure Hamaiketakoan eta bide batez, Larraulen gaur bertan hasiko duten kirol astea izan dugu hizpide Cristian Pizarro zinegotziarekin. Larunbatean, Zizurkilen ospatuko den Erdi Aroko festa handiaren barruan izango diren joko eta jolasak aipatu dizkigu Mikel Egibar herritarrak. Ez dugu ahaztu, gaur San Isidro eguna dela eta beraz, festa dutela Amasan, Zizurkil Goian eta Asteasun.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?