Bazkari eta afariak San Isidro Eguna ospatzeko

Ataria 2017ko mai. 12a, 08:00

Iazko Asteasuko San Isidro eguna. ANDONI UZKUDUN

Maiatzaren 15arekin ospatzen dute baserritarrek euren Eguna, San Isidro; eskualdean herri askotan izango da zer ikusia.

Maiatzaren 15eko San Isidro Eguna dela eta ekitaldi bat baino gehiago izango dira gaurtik hasi eta astelehena bitarte, Tolosaldean. Berrobitarrak eta alkizarrak izango dira lehenak. Alkizan gainera astelehena bitarteko egitaraua prestatu dute. Eskualdeko beste 10 herritan ere ospatuko dute San Isidro Eguna, askotariko ekitaldiekin.

 

EGITARAUA

BERROBI

Gaur. Afaria egingo dute herriko baserritarrek, Iriarten, 21:00etan, Kulturaldiaren barruan.

ALKIZA

Gaur. 17:00etan haurrentzako ginkana eta 19:00etan Iker Elosegiren eskutik hitzaldia Fagus-Alkiza Zentroan: Natura 2000ren kudeaketa Ipar Euskal Herrian Artzamendi-Mondarrain etsenplua.

Bihar, hilak 13. 10:00etan mendi buelta eta jarraian, Ostatu jatetxean hamaiketakoa egongo da. 17:00etan Emakumezkoen eta gizonezkoen Frontenis Txapelketako finalak.

Hilak 14, igandea. 17:00etan haurren arteko Frontenis Txapelketako finalak.

Hilak 15, astelehena. 21:00etan San Isidro eguneko afaria ostatu jatetxean.

ALTZO

Bihar, hilak 13. 10:30ean meza, Altzo Muñoko Santa Maria elizan, eta 21:00etan afaria, Elordi elkartean.

BELAUNTZA

Hilak 14, igandea. 12:30ean meza San Juan elizan eta ondoren, bazkaria herriko tabernan.

ABALTZISKETA

Astelehena, hilak 15. 12:00etan meza San Joan Deunaren elizan eta 13:30ean bazkaria, Ostatuan.

AMASA

Hilak 15, astelehena. 10:30ean meza nagusia, 13:00etan erromeria bertsolari eta trikitilariekin: Loidisaletxe eta Larrañaga bertsolariak eta Kupela taldea, 14:00etan bazkaria Iturri Goxo jatetxean, eta 20:30ean Uxotokin afaria, Kupela taldearekin.

AMEZKETA

Hilak 15, astelehena. 11:00etan meza, San Martin ermitan eta ondoren hamaiketakoa San Martinen. Autobusa jarriko da herriko plazatik nahi duenarentzat (10:30ak aldera). Autobusa 13:30ak aldera jaitsiko da.

ASTEASU

Hilak 15, astelehena. 11:00etan meza, 13:00etan idi erakustaldia probalekuan: Joxe Barriolaren idi parea Itxaso Arrutiren idi parea, eta 14:00etan bazkaria Sarasola sagardotegian, Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin eta erromeria trikitilariekin.

BIDANIA-GOIATZ

Hilak 15, astelehena. 13:00etan meza egingo dute, eta baita bazkaria eta afaria ere, Kontzeju tabernan. Otorduetarako txartelek 10 euro balio dute eta otorduaren gainerakoa norberak ordaindu beharko du.

ORENDAIN

Hilak 15, astelehena. 12:30ean meza eta 14:00etan bazkaria herriko ostatuan.

ZIZURKIL

Hilak 15, astelehena. 11:00etan meza,

12:00etan binakako pilota partidak, 13:15etan aizkolariak: Otaegi anaiak eta Irazu-Alkizalete, eta 14:00etan bazkaria Iriarten, bertsolari eta trikitilariekin.

IBARRA

Hilak 15, astelehena. 789 taldeak piper landaketa egingo du Uzturpeko DBH 3ko ikasleen laguntzarekin Molpoido auzoan, 10:30etik 12:30era, piper kanpainari hasiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!