Sei eguneko gazte udalekuak Arantza eta Beintza artean

Ataria 2017ko maiatzaren 10a

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du eta uztailaren 2tik 8ra izango da kontrabandisten udaleku ibiltaria.

Gipuzkoako sei udalerrik, Foru Aldundiaren laguntzarekin 12 eta 17 urte bitartezko gazteentzako udalekuak antolatu dituzte. Oraingoan, gazteek sei egun hauetan, Arantza eta Beintza arteko ibilbidea egingo dute.

Izen emateko eta informazio gehiago lortzeko Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko bulegora jo beharko da 943 69 39 30 telefonora. Izen emateko epea maiatzaren 15etatik 25era egongo da zabalik (biak barne) eta prezioa 120 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!