Lehiakortasun ziurtagiriak eskualdera

Tolosaldeko Ataria 2017ko maiatzaren 8a

Euskadiko lehiakortasun ziurtagiria jaso dute Tolosaldeko hainbat enpresak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik.

Ziurtagiri banaketa joan den astean izan zen, Donostiako Miramar jauregian, turismoaren esparruko eragileen ahalegina nabarmentzeko helburuz. Horrela, berrikuntza eta ingurumen jasangarritasuna izan dira irizpide nagusi, sariketan; Euskal Autonomia Erkidegoa turismorako jomuga "berritzaileagoa" izatea dute helburu.

Hautagaiek, besteak beste, turismo jasangarria lantzeko programa turistikoetan parte hartzea zuten baldintza, errekonozimendua jasotzeko, eta Tolosaldeko hainbat enpresak eskuratu dute lanaren ondorengo saria: Tolosaldea Tour, Casa Nicolas, Illargi Delicatessen, Solana 4, Topic, Korteta, Gorrotxategi eta Eva Puertolas.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!