Danena KE-ren bazkide egiteko aukera

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 4a, 14:43

Bailara osoko herritarrei zuzendutako kanpaina aste honetan jarri dute abian

Danena Kirol Elkarteak egun dituen bazkide kopurua handitu nahi du. Horretarako kanpaina jarri dute martxan, aste honen hasieran. Urte guztian zehar egongo da zabalik, bazkide edozein unetan egin baitaiteke: «Urteko kuota 30 eurokoa da, eta kirol proiektua aurrera eramateko laguntza bezala ikusten da. Ordainetan urteko batzarretan hitza eta bozka izango dira», dio Josu Sarasola Danena KE-ren presidenteak.

Egun bazkide gehienak futbol taldeko haur eta gaztetxoen gurasoak dira, hau da, 300 bat.

Baina Danena KE ez da futbol taldea bakarrik, atletismoa eta txirrindularitza arloak ere elkartearen barruan baitaude. Horrez gain, egoitza Zizurkilen izan arren, Danena Aiztondo bailarako kideek osatzen dute, eta bazkide kanpaina inguruko herri guztietara zabaldu nahi dute. Izena emate orriak Zizurkilgo Egarri tabernan, Plazida Otaño liburutegian, udal bulegoetan eta Danena futbol zelaian jarri dituzte.

Josu Sarasolak Danena familiako partaide izatera gonbidatu ditu herritarrak, elkartearekin bat eginaz, kirol proiektua aurrera ateratzeko.

Josu Sarasola, Danenako presidenteari egindako elkarrizketa Ataria Irratian:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!