Maskarada jokoak ikustera joateko autobusa

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 3a, 10:00
Atxulondon egin zuten entseguko irudia, gaur egingo dute azkena Asteasun. JON MIRANDA

Emanaldiaren aurretik herri bazkaria izango da Larraulgo frontoian, beraz, Larraula igotzeko eta arratsaldez handik jaisteko autobusak antolatu dira.

Igandean, maiatzaren 7an, Zuberoako maskaradak emango dira Aiztondo bailaran. Goizean barrikadak egingo dira Alkiza, Aduna eta Zizurkilen eta arratsaldez, bazkalostean, Zuberoako Pettarra eskualdetik etorritako 40 gazte inguruk Larraulgo plazan egingo dituzte maskarada jokoak.

Igande goizean Villabonatik 11:35ean eta 13:05ean abiatuko dira eta Asteasutik berriz, 11:40an eta 13:10ean. Gero, iluntzean, Larrauldik jaisteko autobus bat aterako da, 18:25ean. Hala ere, errepidean jendea egongo da trafikoa kontrolatzen igandean, autoak herrira ordenean sartu daitezen.

Larunbat arratsaldean iritsiko dira Zuberoako gazteak Aiztondora eta Asteasun egingo zaie lehen harrera. Usarrabi frontoian afaria izango da larunbatean. Afarirako eta igandeko bazkarirako txartelak eskuratzeko gaur da azken eguna. Aiztondoko herrietako tabernetan egongo dira salgai eta salneurri hau izango dute: afarirako helduek 15 euro eta 14 urtetik beherakoek 8 euro; Bazkarirako helduek 12 euro eta 14 urtetik beherakoek 10 euro.

AZKEN ENTSEGUA GAUR

Igandean Aiztondon jokatuko diren maskaradetan parte hartzeko azken entsegua egingo da gaur, asteazkena, 19:00etan Asteasuko Usarrabi kiroldegian. Johañe Etxebest Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko kideak gidatuko du entsegua eta edonorentzat irekia izango da.

Igandeko maskarada jokoen amaieran, zuberoarrek dantzara gonbidatuko dituzte ikusleak. Dantza horretan parte hartzeko entseguak egin dituzte Aiztondon azken hilabete hauetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!