Aiztondoko XX. Pilota Topaketen finalak jokatu dira Adunan

Ataria 2017ko apirilaren 29a

Adunako frontoia jendez lepo zela jokatu dira finalak, arratsaldeko lehen ordutik. Larraul, Zizurkil, Amasa-Villabona, Alkiza, Aduna eta Asteasuko pilotariak aritu dira.

Aurre-benjamin mutilak eskuz binaka, benjamin mutilak eskuz binaka, alebin mutilak eskuz binaka, infantil mutilak eskuz binaka, alebin neskak palaz binaka eta infantil neskak palaz binaka aritu dira.

Irabazle eta bigarren sailkatuentzat txapel eta garaikurrak izan dira XX. Pilota Topaketen amaieran.

Honela geratu dira sailkapenak:

Aurrebenjaminak: Otaegu-Gonzalez 16 (Amasa-Villabona) eta Lanzeta-Iraola 2 (Aduna).

Benjaminak: Cestau-Zabala 18 (Aduna) eta Auzmendi-Pellejero 8 (Alkiza).

Alebin neskak palaz: Aranburu-Otegi 6 (Asteasu) eta Navarro-Tejeria 18 (Aduna).

Infantilak: Agirrezabal-Huizi 8 (Asteasu) eta Olasagasti-Aburuza 18 (Aduna),

Infantil neskak: Perez-Urdapilleta 5 (Amasa-Villabona) eta Arrieta-Herrero 25 (Asteasu).

Sariak banatzen Arkaitz Zaldua (Zizurkilgo zinegotzia), Arkaitz Izagirre (Adunako zinegotzia) eta Aneli Urbieta (Aiztondoko Mankomunitateko lehendakaria) izan ziren pilota topaketetako antolatzaileekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!