Intxurre eta Tolosa CF Berria Txapelketaren final-hamaseirenetan

Ataria 2017ko apirilaren 27a

XIV. Berria Txapelketaren kanporaketak jokatuko dituzte Tolosa CF eta Intxurre Pilota Elkarteek. Tolosarrek igandean jokatuko dute euren kanporaketa Urnietan, Bortziriak-en aurka. Alegiarrek maiatzaren 1ean, 11:00etan, Elorri pilotalekuan, Usansoloren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!