Zuberoako maskarada Aiztondon

Zuberera adituko da Aiztondon eta 'Ataria' irratian

Jon Miranda Labaien 2017ko api. 26a, 17:47

Igandean, apirilaren 30ean, Xiberuko Botzak prestatu duen irratsaioa entzun ahal izango da bailarako bost udalerrietan

Jelki eta jin zaitez leloarekin Zuberoako maskaradak emango dira Aiztondon datorren maiatzaren 7an. Ekimena girotzeko, igande honetan, apirilak 30, Xiberuko Botza irratiak prestatu duen irratsaioa izango da entzungai Aiztondoko bost herrietako plazetan. 12:00etatik 14:00etara entzun ahal izango da Asteasun, Zizurkilen, Larraulen, Adunan eta Alkizan eta baita ere ATARIA irratiaren sintonian. Aiztondoko maskaraden gainean irratsaio bat propio prestatu du Zuberoako euskara hutsezko Xiberuko Botza irratiak.

TXARTELAK SALGAI

Maiatzaren 7an jokatuko dituzte maskaradak Zuberoako Pettarra eskualdeko gazteek Aiztondon. Bezperan iritsiko dira eta Asteasun egingo diete lehen harrera. Gauean afaria egingo da Usarrabi frontoian. Igandean, goizean zehar herriz herri barrikadak egin ondoren, Larraulgo frontoian bazkari herrikoia egingo da, bertako plazan maskarada jokoak eman aurretik.

Larunbateko afarirako (15 euro helduek, 8 euro 14 urtetik beherakoek) eta igandeko bazkarirako (12 euro helduek, 10 euro 14 urtetik beherakoek) sarrerak salgai dira Aiztondoko ostatuetan.

Erlazionatuak

Erakusketa bi zatitan

Tolosaldeko Ataria 2017 api 27

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!