TAK-ek Euskadiko Txapelketan, bi bandera

Ataria 2017ko apirilaren 25a

Asteburuan jokatu da Sestaoko uretan Euskadiko txapelketa, eta Tolosaldeko Arraun Klubeko ordezkariak bertan izan dira. Emaitza bikainak lortu dituzte gainera.

Gipuzkoako Batel Liga eta Txapelketa jokatu ondoren, batel denboraldiaren egutengian, hurrengo hitzordua Euskadiko Txapelketak markatzen zuten. Eguraldia lagun, igandean jokatu ziren estropadak. TAK-eko infatil eta jubenil neskek euren estropadak irabazi zituzten, bi bandera horiek eskualdera ekarriz. Garaipen horiez gain, kadete neskek podium-eko bigarren postua lortu zuten. Emaitza horiekin argi geratzen da, egun, nesketan Euskal Herriko harrobirik indartsuena duela TAK-ek.

Batel denboraldia ez da amaitu, Espainiako Txapelketak jokatzeko baitaude oraindik. Ziurrenik, gainera, Sestaoko uretan jokatuko dira txapelketa horiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!