6.821 herritarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz 2015ean

Ataria 2017ko apirilaren 18a

Tolosaldeko 28 herrietan egindako 24.102 aitorpenetatik %28,30 egin ziren euskaraz, 2014an baino %2,49 gehiago. 2008an Tolosaldean kanpaina egiten hasi zirenetik bikoiztu egin dira euskaraz egindako errenta aitorpenak.

2015ean, bataz beste, herritarren %28,30k egin zuen errenta aitorpena euskaraz. Herri txikienetan kopuruak gora egin du, eta Orexan, esate baterako, 66 aitorpenetatik 46 egin ziren euskaraz, %69,70. %50eko langa gainditu dute, baita ere, eskualdeko beste hainbat herrik: Amezketak, Gazteluk, Lizartzak eta Orendainek.

Datu guztiak eskuragarri daude hemen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!