Korrika 20 -2017-

Alegialdea argitu du Korrikak

Ataria 2017ko apirilaren 8a

Oraindik zerua ilun zegoela, izarren begiradapean, Alegialdetik igaro da Korrika. Aurtengoa, gainera, are bereziagoa izan da, Amezketa eta Abaltzisketatik ez baitzen igarotzen orain dela 28 urte.

Jende ugari elkartu da Tolosaldera sartu denetik, eta Baliarrain, Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Amezketa, Orendain, Abaltzisketa eta Gazteluko herritarrek bat egin dute Korrikarekin. Eskualdeko beste herrietatik ere gehitu dira festara. Aurpegi alai ugari ikusi dira, eta ordu txikiak izanik ere, jendearen erantzuna aparta izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!