Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina

Ataria 2017ko apirilaren 5a

Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo euskara zerbitzuek bultzatu dute kanpaina. 2016. urteari dagokion errentaren aitorpena egiteko epea apirilaren 6an hasi eta ekainaren 26an amaituko da.

Zergadunek hainbat bide dituzte errenta aitorpena egiteko, eta lehen urratsetik gainera, zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz ala gaztelaniaz.

Urtez urte herritar gehiago dira errenta aitorpena egiteko, euskara hautatzen dutenak. 2015ean Amasa-Villabonan, 674 errenta aitorpena euskaraz egin ziren. "Aurten kopuru hori gainditu nahiko genuke", esan dute euskara zerbitzutik, "modu errazean egin liteke, errenta aitorpena berresterakoan, euskara hizkuntza hautatzea besterik ez duzu".

Modu oso errazean, beraz, norberak bere hizkuntzan egin ahal izango du errenta aitorpena. "Gure hizkuntzaren normalizaziorako bidean ematen ari garen beste pauso garrantsitua da hau" Amasa-Villabona eta Zizurkilgo euskara zerbitzuen ustez. "Baina, pauso handia eta sendoa izan dadin, beste behin ere, guztion babesa eta parte-hartzea behar-beharrezkoa da", esan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!