Garai nagusirako baratza prestatzeaz ariko dira tailerrean. Nola prestatu lurra, ongarriztatu behar ote den, nola antolatu baratza txikia, zein barazki jarri, bakoitzeko zenbat, zeintzuk elkartu... zalantza horiek guztiak argitzen saiatuko dira doako aktibitate honetan.