Korrika 20 -2017-

Unai Barriolak eramango du 'Ataria'-ren lekukoa

Ataria 2017ko martxoaren 31

TOLOSALDEKO ATARIA-k Korrikako kilometro bat erosi du eta bere lekukoa Unai Barriola Atarikide tolosarrak eramango du asteartean.

Apirilaren 4an pasako da 20. Korrika gure eskualdetik eta ATARIA-k Tolosako Belateko Sierbetako zebrabidean jasoko du lekukoa 08:32ean.

Izena eman duten Atarikide guztien artean zozketa egin eta Unai Barriola tolosarrari egokitu zaio Korrikaren lekukoa eramatea ATARIA-k erosi duen kilometroan. Euskara hutsezko eskualdeko komunikazio proiektua sostengatzen duten herritar guztien izenean eramango du.

Eta gainerako Atarikide guztiak gonbidatuta daude Barriolarekin batera korri egitera. Asteartean, Tolosako Belate auzoan hitzordua jarri da 08:15ean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!