Tolosan, txapelaren bila

Asier Imaz 2017ko martxoaren 31

Jon Erasun eta Jon Ander Peña txapelaren bila irtengo dira larunbatean, Tolosako Beotibar pilotalekuko kantxara. Atzelari zizurkildarrak Arteaga II.arekin osatuko du bikotea, eta Peña II.ak Salaverrirekin. 

Tolosarraren atzelaria eskuetatik osatu da, eta azkenik finalean egongo da. Asteazkenean aukeratu zituzten partida horretarako pilotak, bikote bakoitzak hiru. Arteaga II-Erasunek 105,7; 104,5 eta 104,9 gramokoak aukeratu zituzten. Peña II-Salaverrik 103,1; 104,3 eta 105,2 gramokoak.

Larunbateko pilota jaialdia 17:45ean hasiko da. Aurreneko partidan eskualdeko beste bi pilotari egongo dira: Jokin Altuna eta Iñaki Artola. Amezketarraren bikotea Martija izango da, eta alegiarrarena Ibai Zabala. Hauen ondoren jokatuko dute Promozio Mailako finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!