2017ko inauterietako argazki lehiaketa

Argazki saridunak!

Ataria 2017ko martxoaren 31

Hemen dituzue 2017ko Inauterietako argazki lehiaketako irabazle guztien argazkiak, izenak eta sariak:

39 argazkik hartu dute parte aurtengo Inauteriako argazki lehiaketan. Eskerrik asko parte duzuen guztiei! 

Josetxo Perez izan da irabazle nagusia, epaimahaiaren saria eta ataria.eus-eko erabiltzaileen saria eraman ditu. Hortaz bi sari izango ditu: NEKATUR Nekazalturismo Elkarteak emandako Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia, logela eta gosariarekin edo apartamentuan; Eta, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Bidegoxo jatetxean.

Aurreko bi sariez gain, parte hartu duten atarikideen artean Lurlan Bistrot-ek emandako bertako produktuz osatutako bi sorta zozkatuko dira. Hauek izan dira irabazleak: Olatz Irazustabarrena eta Milagros Garcia de Iturrospe.

Tolosaldeko Ataria jarriko da saridunekin harremanetan hurrengo egunetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!