Gipuzkoako bi txapeldun Gipuzkoa Ogi Berri taldean

Ataria 2017ko martxoaren 28a

Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 1 1490689949061
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 2 1490689971425
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 3 1490689990855
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 4 1490690012431
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 5 1490690041444
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 6 1490690062974
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 7 1490690084423
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 8 1490690112487
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 9 1490690140701
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 10 1490690165587
Gipuzkoa Ogi Berri, Deban 11 1490690171293

Tolosako txirrindulari taldea Debako Euskaldun Torneoan izan da; Garazi Estevezek eta Izarne Maiozek kadete eta jubenil mailako lasterketak irabazi dituzte.

Gipuzkoa Ogi Berri Txirrindulari Taldeak emaitza bikainak lortzen jarraitzen du errepidean. Larunbatean Euskaldun Torneoaren bigarren jardunaldia jokatu zen Deban. Txirrindulariek eguraldi petralari aurre egin behar izan zioten, euria eta hotza izan baitziren protagonista.

Kadeteen lasterketan, irteera eman eta 5 kilometro ingurura erorketa bat izan zen. Antolatzaileek lasterketa neutralizatzea erabaki zuten. Ia lasterketa amaieran eman zuten berriro irteera, Mendaron. Orduan helmugarako bidea hartu zuten, eta esprintean Gipuzkoa Ogi Berriko Garazi Estevez izan zen azkarrena, Tafallan egin bezala. Ondorioz, lasterketa irabazteaz gain Estevezek Euskaldun Torneoko lidertza sendotu zuen Deban. Baina hori ez zen izan sari bakarra, lasterketa horretan Gipuzkoako Txapelketa ere jokatzen baitzen. Hori izan zen Garazi Estevezen hirugarren lorpena larunbatean.

Jubenilek eliteekin batera egin zuten lasterketa. Amaiera oso berezia izan zen, talde lana geratu zen begi bistan. Gipuzkoa Ogi Berriko bi txirrindulari iritsi ziren helmugako azken kilometroetara elkarrekin. Eukene Larrartek eta Izarne Maiozek batera gurutzatu zuten helmuga. Azken hau izan zen lehena, garaipenarekin Gipuzkoako txapela ere jantziz. Aipatu, Eukene Larrarte igandean mutil jubenilekin aritu zela lehian Elgoibarren. 90 kilometroko ibilbidean erorikoa izan zuen 15. kilometro inguruan. Berriro bizikletara igo zen, baina galdutako denboraren ondorioz, lasterketatik kanpo utzi zuten epaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!