Goizeko 10:30ean Urnietako tren geltokian gelditu dira bertatik kotxez, Besabira igotzeko eta handik Onddira bitarteko bidea egingo dute. Mendi buelta arina izango dela azaldu dute antolatzaileek eta ondoren, norberak jateko zerbait eraman eta mendi aldean bazkaltzeko aukera izango da.
Animatu nahi duenak, aldez aurretik idatzi dezake aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera.