Izen ematea apirilaren 4a baino lehen egin beharko da eta gutxienez 12 helduk eman beharko dute izena saioa aurrera ateratzeko. Maiatzaren 5etik ekainaren 23ra izango dira saioak. 40 euro ordain du beharko da matrikula.
Antolatzaileek aipatu dutenez, "tailer hauetan barneko haurraren, maitasunaren, umorearen, berezkotasunaren, jakin-minaren baliabideak naturaltasunez konektatu eta bultzatu ahal izango dute ingurune dibertigarri, txeratsu, begirunetsu batean. Barre terapia eta jokoen bitartez".