Arratsaldeko lehen proba Bikejoring-a izango da. Txakurrak bizikleta egokituari tiraka ibiliko dira 4,5 kilometroko zirkuituan. Ondoren, 17:30ak aldera, patinetearekin aterako dira parte hartzaileak. Txakur krosa 19:00ak aldera hasiko da. Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gainera. Ondoren, sari banaketa ekitaldia izango da, 20:30ean. Aurrez, ordea, haurrentzat ezusteko berezia egongo da. Lasterketan atera diren txakurrekin korri egiteko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.
Izen ematea
Egunean bertan izena emateko aukeraz gain, antolatzaileek herrikrosa.eus webgunean jarri dute horretarako aukera. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gabeek 18.