Hezkuntza erreformen kontra, kalean

Ataria 2017ko martxoaren 23a

Ikasle Abertzaleak, greba 3 1490264733220
Ikasle Abertzaleak, greba 4 1490264739701
Ikasle Abertzaleak, greba 5 1490264744584
Ikasle Abertzaleak, greba 6 1490264749343
Ikasle Abertzaleak, greba 1 1490264721319
Ikasle Abertzaleak, greba 2 1490264727496

Ikasle Abertzaleakek egindako deiari jarraituz, Tolosaldeko 200 bat ikasle atera dira gaur, kalera, Lomce, Heziberri eta EU2020 proiektuen kontra azaltzeko. Ikasleek Ertzaintzaren jazarpena jasan dutela salatu dute, eta 15 pertsona identifikatu dituzte. Arratsaldean, 19:30ean Tolosako Trianguloatik abiatuta, manifestazioa egingo dute.

Tolosaldeko DBHko eta batxilergoko ikasleei, zein unibertsitatekoei egin die dei Ikasle Abertzaleak ikasleen sindikatuak greba egiteko. Azken urteetan hezkuntzan egin diren erreformen aurka azaldu dira ikasleak, hauek "ikasleon mesederako" ez direla nabarmenduz. "Erreforma hauen atzean interes ekonomikoak besterik ez daude. Ezin dugu ahaztu ere aurtengo ikasturtean bukatzen dela Lomce-ren aplikazioa azken fase honen erakusleiho ditugularik errebalida ezagunak".

Goizean goiz hasi dute mobilizazio eguna. Tolosaldeko 200 bat ikasle elkartu eta Orixe institutura joan dira lehenik. Ertzaintza izan dutela jarraika esan dute eta behin baino gehiagotan oldartu zaiela. Orixen hiru pertsona identifikatu dituzte. Orixetik Herrikidera joan dira eta han ere kalez jantzitako ertzainak jarraika izan dituztela esan dute. Bertan beste bost pertsona identifikatu dituzte eta horietako bati espedientea ireki diote Ertzainak iraindu dituela argudiatuz. Ikasleek grebaren inguruko informazioa zabaltzen jarraitu dutela esan dute eta Herrikidetik Laskorain ikastolara joan direla. Bertan, ertzainek porrak atera eta oldartu egin zaizkiela salatu dute gazteek, eta bertan beste hiru pertsona identifikatu dituztela. Ikasle Abertzaleak jakinarazi duenez, guztira 15 dira identifikatutakoak.

Grebaren barruan, hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte 12:00etan, eta Tolosaldetik ere hara joateko deia egin dute Trianguloan egin duten batzarrean. Arratsaldean, 19:30etik aurrera, manifestazioa egingo dute Tolosako Trianguloatik abiatuta.

Ikastetxeak

Ikastetxeek jakinarazi dutenez, tentsio uneak pasa dituzte gaur. Ikastetxeak pintaketa ugarirekin esnatu dira eta esan dutenez, 10 bat egun beharko dituzte horiek ezezteko. 

Orixe institutuko zuzendari Jose Ramon Zalakainek salatu duenez, Ertzaintzaren jazarpena baino, beraiek ikastetxera sartu diren grebalarien presioa sentitu dute, gazteen jarrera gaitzetsiz. «Ikastetxera sartu dira, barruan pintaketak egin dituzte, zaborra lurretik zabaldu dute...», azaldu du. 

Herrikidek adierazi du greba eskubidea dela, "bai greba egin dutenentzat eta baita egin ez dutenentzat ere". 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!