Taldeka, lehenengo eta bigarren

Ataria 2017ko martxoaren 22a

Argazkilaria: Karmele Irastorza

Pasa den larunbatean, Gasteizen Euskadiko Senior Txapelketa jokatu zen. Bertan, Danok Danena Halterofilia Taldeak emaitza onak lortu zituen.

Nesketan bigarren postua lortu zuten Naiara Madrid, Laura Plaza eta Ainhoa Larramendik. Mutiletan lehenengoak geratu ziren Mikel Alvarez, Jon Ander Iriarte, Igor Sasiain, Asier Gallego eta Iker Guillamon. Banakako sailkapen nagusian, Mikel Alvarezek lehenengo postua lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!